Durée: 
90 min.
Prix: 
Normala: 4€
Murriztua: 2€
Doakoa: 0€
Horaire: 
10:15 eta 12:00 (egutegi bati lotuta).

Erreserbak: turismoa@bergara.eus

 

Laboratorium Museoa eta Olaso Dorrea

Laboratorium Museorako sarrera eta Olaso Dorrera bisita gidatua.

Eskaintza berezi honekin,  Museoa bisitatu ahal izango da, nork bere kabuz, eta Olaso Dorrea barrutik ikusiko dugu. Olaso Dorrean Monzon-Ganuza familia ezagunaren kultura-ondare oparoa erakutsiko digute, Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik.

Nola erreserbatu

Olaso Dorrea bisitatzeko erreserba telefonoz egin beharko da, Turismo Bulegora deituz, eta, ondoren, sarrera bulegoan bertan erosi behar da bisitara joan baino lehen.

Olaso Dorreko bisita gidatua Olaso Dorrea Fundazioak antolatzen du eta Bergarako Udalak eskaintzen du, martxoaren 13an hasiko den egutegi bati jarraituz. Egutegi horren arabera, hilean hiru bisita eskainiko dira: bi euskaraz eta bat gaztelaniaz.

Azkenik, sarrera konbinatu honek prezio berezia du:

-Murriztua: familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak.

-Doakoa: 14 urtetik beherakoak, Gazte Txartela, EYCA; ICOM, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezian daudenak, DSBP jasotzen dutenak.