Iraupena: 
90 min.
Prezioa: 
Normala: 5€
Murriztua: 3 €
Taldeak: 3 € pertsonako.
Doakoa.
Ordutegia: 
10:15 eta 12:00 edo 12:15 (egutegi bati lotuta)

Erreserbak: turismoa@bergara.eus

 

Laboratorium Museoa eta Olaso Dorrea

Laboratorium Museorako sarrera eta Olaso Dorrera bisita gidatua.

Eskaintza berezi honekin, Museoa bisitatu ahal izango du nork bere kabuz, eta Olaso Dorrea barrutik ikusiko dugu. Olaso Dorrea Monzon-Ganuza familia ezagunaren kultura-ondare oparoa erakutsiko digute, Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik.

Nola erreserbatu
Olaso Dorrea bisitatzeko erreserba telefonoz egin beharko da, Turismo Bulegora deituz, eta, ondorez, sarrera bulegoan bertan erosi behar da bisitara joan baino lehen.

"Museoko sarrera + Olaso Dorrea" bisita konbinatua erreserbatzeko, telefonoz deitu behar da Turismo Bulegora eta sarrera bulegoan bertan erosi bisitara joan baino lehen. Olaso Dorreko bisita gidatua Olaso Dorrea Fundazioak antolatzen du eta Bergarako Udalak eskaintzen du, egutegi bati jarraiki.

Prezioak hemen ikus daitezke

Olaso Dorreko bisita gidatua Olaso Dorrea Fundazioak antolatzen du eta Bergarako Udalak eskaintzen du, martxoaren 13an hasiko den egutegi bati jarraituz. Egutegi horren arabera, hilean hiru bisita eskainiko dira: bi euskaraz eta bat gaztelaniaz.

Azkenik, sarrera konbinatu honek prezio berezia du:

• Taldea: 8 pertsona edo gehiago.
• Murriztua: familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak, DSBP jasotzen dutenak, kotizatu gabeko pentsiodunak.
• Doakoa: Maiatzaren 18an (Museoen Nazioarteko Eguna) bisitari guztientzat, 14 urtetik beherakoak, Gazte Txartela (EYCA), ICOM txartela, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezian daudenak, irakasleak.