Iturria eta estolda (image details)

Bergaran autokarabanak eta furgonetak ongi etorriak dira.

Aparkatu baino nahi ez dutenentzat, hilerriko aparkalekua egokia da. Han izaten dituzte auzoko askok euren AK-ak. Aparkalekuan panel informatibo bat dago.

Agorrosin kirolgunea gertu dago; eta gune monumentala 5 minutura duzue oinez. Autobusa ere gertu. Jakina, tokia ez egotea gerta daiteke.

Edo zuen asmoak ordu batzuk baino denbora gehiago ematea izatea. Horretarako, AutoKarabana gunea duzue Labegaraietan. (N 43.104819 W2.422443) (N 43º 6´ 17´´ W 2º 25´ 21´´) Han ere bidegorria, Kiroldegia (rokodromoa eta arrauna besteak beste) eta bus geltokia dituzue ondoan. Baita tabernak ere.

Naturan lo egitea maite duzuenontzat, Elgetako Asentzio gaina ala Elosurako bidea Gorlako kantinaren ondokoa aparkalekua dituzue inguruan.