Ideien Hirian bizipena beti da gogoangarri. Bergarako ondareak, giroak eta edertasunak ustekabean harrapatu dute lehen aldiz etorri dena. Errepikatu duenak ordura arte ezagutzen ez zuen txoko, lorategi, paseo edo inguru atsegin batekin egin du topo oraingo honetan. Bizipena eta bizipoza lagunekin partitzeko gunea da hau: iritziak eman, gomendioak egin, ikusitako, egindakoa, bizi izandakoa erakusteko… Nork bere Bergara aldarrikatzeko.