Egun erdi baldin badaukagu Bergara ezagutzeko, ezinbestekoa da Erdi Aroan sortutako hiribildua izan zena bisitatzea. Gaur egun, alde zaharra moduan ezagutzen dena,  Barrenkale, Artekale eta Goenkalek osatzen dute eta bertan, herriko monumentu esanguratsuenak aurkitu ahal izango ditugu: San Pedro eliza, Errege Mintegia, Udaletxea

Gure kabuz bisitatzeko lagungarriak diren planoak eskuratu ahal izango ditugu turismo bulegoan. Gidari baten azalpenak jasotzea nahi izanez gero, bisita gidatua eskatu behar izango dugu aldez aurretik. Herrian zehar gabiltzala, hainbat lorategi ikusiko ditugu baita ere. Guztira 7 daude eta garrantzi handia izan dute Bergarako historian.

Eguraldia kaxkarra bada, eta kalean ibiltzea baino nahiago badugu berotan egon, Laboratorium Museoa bisitatzea proposatzen dizugu. Bertan, Errege Mintegiak utzitako bilduma zientifikoak ikusi ahal izango dituzu.  

Atala: 
Proposamenak (behe aldean)