Bisita Errekaldeko atean. (irudiaren xehetasunak)

Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak", “Museoa gidatua”. Eta, horrez gain, bi eskaintza berezi: "Laboratorium + Olaso Dorrea", eta "Laboratorium + Bergara monumentala".

Eskaintzen diren bisitara batu zaitezke edo bisita bat propio eskatu beste ordu baterako.
 
Programatutako bisita gidatuak

Egutegi eta ordutegi zehatz batzuetan eskaintzen diren programatutako bisita gidatuak dira, eta edonor batu daiteke osatzen diren taldeetara. Egutegia:

  • Udan, uztailaren 1etik irailaren 15era, 11:00etan eta 12:30etan, egunero.
  • Urteko gainerako egunetan: 11:00etan eta 12:30ean, larunbatean eta egun berezietan.
 
BISITA GIDATUAK GABONETAN
  • Irekita dagoen egunetan (Begiratu Eguberritako ordutegia)11:00etan eta 12:30etan
 
Izena ematen duen lehen pertsonak bisitaren hizkuntza eta bisita-mota aukeratuko ditu. Aldez aurretik edo bisita-egunean bertan erreserba daiteke.
 
Kasu horretan, prezioa hau da:
 
  • Arrunta: 4 €
  • Murriztua*: 2 €
  • Taldeak*: 2'5 € lagun bakoitzak.
  • Doakoa *: 0 €

Bisita konbinatua:

Bestalde, "Museorako sarrera + Bisita gidatua". konbinazioa erreserbatzen bada, prezioa berezia da:
 
Prezioa: 
  • Arrunta: 5 €
  • Taldeak: 3 € lagun bakoitzak.
  • Murriztua*: 2'5 €
  • Doakoa*: 0 €

 

Gogoratu:

- * Taldea: 8 pertsona edo gehiago

- * Murriztua: Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak, DSBP jasotzen dutenak, Kotizatu Gabeko pentsiodunak.

- * Doakoa: Maiatzaren 18an (Museoen Nazioarteko Eguna) bisitari guztientzat, 14 urtetik beherakoak, Gazte txartela (EYCA), ICOM txartela, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezian daudenak*, irakasleak.

 

Museoko sarrera + Olaso Dorrea

"Museoko sarrera + Olaso Dorrea" bisita konbinatua erreserbatzeko, telefonoz deitu behar da Turismo Bulegora eta sarrera bulegoan bertan erosi bisitara joan baino lehen. Olaso Dorreko bisita gidatua Olaso Dorrea Fundazioak antolatzen du eta Bergarako Udalak eskaintzen du, egutegi bati jarraiki.

Prezioak hemen ikus daitezke

 

Aukeratu bisita eguna

Programatutako ordutegietatik kanpoko bisitak dira, taldeentzat. 8 lagunetik gorako taldetan egin daitezke erreserbak, nahi den egunerako eta eskatzen den orduan, betiere 10:00etatik 18:00etara. Kasu horretan, bisitak 4 egun lehenago erreserbatu behar dira.

Bisita konbinatuak

Prezioak ikusi.

 

Dolmenen Ibilbidea

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa eskaintzen du: gehiago jakin.

 

Nahiago duzu bisita zure kabuz egin?
 

Bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute, ibilbide desberdinak proposatuz.

 
Nola egin erreserbak eta informazioa eskatu?
 

Erreserba egin: turismoa@bergara.eus

(0034) 943 769003