Herrikoiena eta herritarra. Ederra da oso San Martzial eguna Bergaran. Eguerdiko aurreskuaren ondoren, familiaka edo koadrilaka bergararrok bazkaltzera igotzen gara San Martzialera. Egun pasa alaia 21.00ak arte luzatzen da. Ordu horretako txupinazoa entzunda, koadrilak oinez jaisten dira herrira, txistularien, trikitilarien eta txarangaren doinuekin dantzan.