Hartzaren desfileak ematen dio hasiera ihauteriei ostegunean, berreskuratutako tradizioa da. Gero, ostiralarekin, haurrak ateratzen dira kalejiran. Gauean Musika bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren txanda dugu. Zapatua koadrilen eguna da, haiek hartzen dute-eta kalea euren mozorroekin. Asteartean ere ekimen ugari izaten dira, batez ere umeendako. Sorgin-dantza da berreskuratutako beste ekimen bat, nonbait Bergaran jatorri zuen dantza da. Pellak dira egun hauetako postrea.