Erreilenuak eta tostoiak

170 urtetako tradizioa biltzen dute Larrañaga, Mujika eta Reizabal gozogileek. Erreilenuak eta tostoiak ditugu horren erakusle. Alde zaharreko lantegi hauetan lau belaunalditako jakintza gozoa gozatzen dugu.

 

Wolfram goxoa

Wolfram Goxoa da Bergarako historia, zientzia eta gozogile tradizioa batzen dituen postre berria, Basque Culinary Center-ekin batera sortutakoa. Oraindik ez duzu dastatu?