Bergarako Mariaren Lagundiaren ikastetxea Tuteratik sortu zuten 1799. urtean, Ilustrazio-aldian bete-betean.

Fundazio hau hiriko testuinguru sozial eta kulturalaren barruan kokatu behar da; izan ere, XVIII. mendean, hezkuntzaren aldeko kezka handia zen. Horren erakusle ditugu Bergaran garatu ziren hiru erakunde hauek: Jesuiten ikastetxea, neskatilak hezitzeko Soledadeko Mintegia, eta Errege Mintegi Patriotikoa.