Mendea: 
Estiloa: 

Etxea XVI. mendearen lehen erdikoa da. Hasieran, sarrera-arku bakarra eta leiho txikiak zituen, Erdi Aroko babes-dorre zaharren antzera. XVI. mendeko bigarren erdian, izkina-balkoi paregabea eraiki zioten ertz batean, Errenazimenduko eredu artistikoei bete-betean jarraituz. Horrela, jauregi-itxura nabarmenagoa hartu zuen.

Euskal Herrikoen artean dotoreena den izkina-balkoi horren ezaugarri nagusiak egitura, apaingarrien aberastasuna eta egilearen trebetasuna dira. Egileak, izan ere, mentsulak, pilastrak eta flameroak desitxuratu egin zituen, lurretik begiratuta dena ikusgarriagoa izan zedin. Pedro de Ibarra maisuak egin omen zuen.