Goxo errepikaezina sortzeko ezinbestekoak diren osagai eta elementuak:

Lehen osagaia da Bergarako 750. urteurrena gogoratu eta gure aurrekoei merezitako errekonozimendua egiteko ideia.
 
Bigarrena wolframioa gure herrian deskubritu eta isolatu izana, zientziaren historian garrantzia ikaragarria duena aurten bertan nazioarteko adituek egindako izendapenarekin aitortu duten bezala.
 
Hirugarrena herriak daukan DNA gozogilea, erreileno eta tostoiak sortzen aditua.
 
Osagai guzti hauek egin dute posible errepikaezina den goxoa, historia, elkartasuna eta gauzak ondo egiteko trebetasuna irudikatzen dutenak.
 
On egin!
 

Errezeta eta prestaketa.

 
Txokolatezko zilar koloreko kanpoaldea.
 
500 g txokolate %70ekoa eta zilar koloreko elikagai-koloregaia.
Txokolatea sukalde-errobotarekin apurtu. Mineral itxura hartzeko koloregaia gehitu. 
 
Irin gabeko bizkotxoa.
720 g arrautza zuringo, 720 g azukarra, 920 g arrautza gorringoa eta 400 g kakao-hautsa.
Zuringoak harrotu eta azukarra gehitzen joan testura sendoa lortu artean; gorringoak gehitu eta irabiatzen jarraitu. Hauts-kakaoarekin estali. Xafla metalikoetan batu eta 180ºtan egosi 8-10 minututan.
 

•Konfitatutako gorringoak.

190 gr arrautza gorringo, 150 g azukar, 50 g glukosa, 100 g ur eta 10 g limoi zukua. Ontzi batean azukarra, glukosa eta ura batu. 118ºtan jarri eta gorringoaren gainera bota barilla batzuekin mugituz. Gehitu limoi zukua eta gatzatu sutan krema sendo eta erregularra lortu arte. Utzi hozten eta  mahukatan batu.
 
Azkenik, kakaoko bizkotxo xaflak konfitatutako gorringoaren errellenoarekin bete, eta bildu ijito-besoa balitz bezala. Erruloa konfitatutako gorringo gehiagorekin estali eta txokolate-harrietan arrautzaztatu. 
 
Non eskuratu:
  • Bolintxo okindegiak.
  • Larrañaga gozotegia.
  • Ogiberri okindegiak.
Non dastatu:
  • Lasa jatetxea.
  • Zumelaga jatetxea.
 
Atala: 
Proposamenak (behe aldean)