Ingeles estiloko lorategia duen Errekalde jauregian. 
Biologia eta zientzia erakusketa garrantzitsuak. 
Nazioarteko Historic Site izendapena Wolframioa isolatu
eta zientzia ezagutza sustatzeagatik.

San Martin Agirre plazan kokatutako XVIII. mendeko eraikin historikoa, gaur egun XXI. mendeko azpiegituraz atondutako kultura agertokia dena. Askotariko kultura ikuskizunak izaten dira.

 

Lorategi eta parke ederrez betetako herrigunea da Bergara. Mendi ibilaldiak eta bestelako kirol diziplinak egiteko aukera anitzak eskaintzen ditu baso eta naturgune handi honek.

 

34 monumentu katalogatuta. Euskal Gotiko berantiarreko, Errenazimentuko Italiako zein Erdialdeko Europakoak, Barrokoko eraikuntzak.. XVI.eta XVIII. mendeetako Europako artea kalean ikusgai.

Ezagutu beharrekoak
Inongo zalantza gabe munduko eskultura barrokoaren lan gorenetako baten aurrean gaude. 
 
Sevillan egonkortutako baina Cordobako jatorria daukan Juan de Mesa maisuak egina, Juan de Irazabal jauntxoak eskatuta.
 
Jatorrizkoa baino handiagoa den Kristoren figura da, non agoniaren momentuko dramatismoa islatzen den tentsioan duen gorputzean. Egurrezko pieza bakarrean zizelkatutako lan ikaragarria, izugarrizko edertasuna duena; giza anatomiaren ikerketa itzela da, muturreraino eramandako errealismoa duena.
Euskal Herria

Agenda

AlArAzOgOrLaIg
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
303112345