Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak", “Museoa gidatua”. Eta, horrez gain, bi eskaintza berezi: "Laboratorium + Olaso Dorrea", eta "Laboratorium + Bergara monumentala".
Eskaintzen diren bisitara batu zaitezke edo bisita bat propio eskatu beste ordu baterako.
- Bisita Monumentala
- Laboratorium museoa
- Lorategi historikoak
- Konbinatua: Museoko sarrera eta Bisita gidatua
- Museoa eta Olaso Dorrea
Programatutako bisita gidatuak
Larunbatetan eta egun zehatzetan programatutako bisita gidatuak eskaintzen dira. Aldez aurretik edo bisita-egunean bertan erreserba daiteke.
Museoa bisitatzeko sarrera // Bisita gidatuak ordutegi barruan:
- Arrunta (indibiduala): 4,40 €
- Taldekoa (8 pertsona edo gehiago): 2,80 € pertsonako
- Murriztua (familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak, pentsiodunak): 2,25 €
- Doakoa (14 urtetik beherakoak, gazte txartela, EYCA, ICOM, desgaitasun motorra/fisikoa/bisuala/intelektuala duten pertsonak, langabezian daudenak).
Bisita konbinatuak
Larunbatetan museoko sarrera eta bisita gidatua konbinatzen dituen aukera ere eskaintzen da.
- Arrunta (indibiduala): 5,55 €
- Taldekoa (8 pertsona edo gehiago): 3,30 € pertsonako
- Murriztua (familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak, pentsiodunak): 2,80 €
- Doakoa (14 urtetik beherakoak, gazte txartela, EYCA, ICOM, desgaitasun motorra/fisikoa/bisuala/intelektuala duten pertsonak, langabezian daudenak).
Izena ematen duen lehen pertsonak bisitaren hizkuntza eta bisita-mota aukeratuko ditu. Aldez aurretik edo bisita-egunean bertan erreserba daiteke.
Bisita gidatu hitzartuak
Bisita hitzartuetan bisitariak eguna, ordua, hizkuntza eta bisita mota aukera ditzake. Bisita hauek 7 egun lehenago eskatu behar dira.
- Talde txikia (5-10 pertsona): 49,90 €
- Talde ertaina (11-20 pertsona): 99,80 €
- Talde handia (21-55 pertsona): 138,60 €
Sarrera konbinatu hitzartuak (museoko sarrera + bisita gidatua):
- Talde txikia (5-10 pertsona): 55,40 €
- Talde ertaina (11-20 pertsona): 105,30 €
- Talde handia (21-55 pertsona): 144,15 €
Aukeratu bisita eguna
Programatutako ordutegietatik kanpoko bisitak dira, taldeentzat. 8 lagunetik gorako taldetan egin daitezke erreserbak, nahi den egunerako eta eskatzen den orduan, betiere 10:00etatik 18:00etara. Kasu horretan, bisitak 4 egun lehenago erreserbatu behar dira.
Bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute, ibilbide desberdinak proposatuz.
Erreserba egin: turismoa@bergara.eus
(0034) 943 769003

