Ingeles estiloko lorategia duen Errekalde jauregian. 
Biologia eta zientzia erakusketa garrantzitsuak. 
Nazioarteko Historic Site izendapena Wolframioa isolatu
eta zientzia ezagutza sustatzeagatik.

34 monumentu katalogatuta. Euskal Gotiko berantiarreko, Errenazimentuko Italiako zein Erdialdeko Europakoak, Barrokoko eraikuntzak.. XVI.eta XVIII. mendeetako Europako artea kalean ikusgai.

San Martin Agirre plazan kokatutako XVIII. mendeko eraikin historikoa, gaur egun XXI. mendeko azpiegituraz atondutako kultura agertokia dena. Askotariko kultura ikuskizunak izaten dira.

 

Lorategi eta parke ederrez betetako herrigunea da Bergara. Mendi ibilaldiak eta bestelako kirol diziplinak egiteko aukera anitzak eskaintzen ditu baso eta naturgune handi honek.

 

Ezagutu beharrekoak

Bergara Monumentala

Hirigune historikoak Monumentu Multzoaren izendapena jaso zuen 2003an. Hirigune historiko honetako eraikinen artean Europako XVIII. eta XIX. mendeetako zientifikoak ibiltzen ziren, Errege Mintegira joan edo handik irteterakoan. Horregatik esaten dugu kale hauetan zehar ibiltzea Historiako beste garai batean paseatzea bezala dela.

Informazio gehiago

Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak", “Museoa gidatua”. Eta, horrez gain, bi eskaintza berezi: "Laboratorium + Olaso Dorrea", eta "Laboratorium + Bergara monumentala".

 

 

Euskal Herria

Agenda

AlArAzOgOrLaIg
18192021222324
2526272829301
2345678
9101112131415
16171819202122

 

Laboratorium museoa

Dolmenen ibilbidea