Errenazimenduko fatxada
Fatxada hau Errenazimenduko herri-arkitekturaren adibiderik interesgarrienetakoa da, bai Gipuzkoan, bai Euskal Herri osoan.
Fatxada hau Errenazimenduko herri-arkitekturaren adibiderik interesgarrienetakoa da, bai Gipuzkoan, bai Euskal Herri osoan.
Estilo gotikoko etxe hau 1500 inguruan eraiki zuten.
Etxe hau, Agirrebeña izenez ere ezagutu izan dena, Juan Martinez Marutegi Azkaratek, Erregearen kontulari izandakoak, sortutako maiorazkoaren etxe nagusia izan zen.
Dorre hau, Reizabal eta Monzon izenez ere ezagutu izan dena, XVI. mendeko eraikin trinko eta sendoa da, kareharrizkoa.
Andres Martinez Ondarzak eraikiarazi zuen XVI. mendearen lehen erdian.
Etxe honek lehen mailako garrantzia duen osagai artistiko bat du, 1500 ingurukoa: tapiza bailitzan, lehen solairu osoa estaltzen duen erliebe figuratibo eder eta bitxia.
Etxe zahar eta dotore hau Pedro García Aroztegik, leinu zahar eta garrantzitsu bateko semeak, eraikiarazi zuen 1528an.
Jauregi honen jatorriko izena Urrutia–Espilla da, XVII. mendearen erdialdean Ignacio Urrutia eta Ana Espilla senar-emazteen aginduz jasotakoa baita, antzinagoko beste eraikuntza bat zegoen lekuan.
Etxea XVI. mendearen lehen erdikoa da. Errenazimenduko eredu artistikoei bete-betean jarraituz.
Egino-Mallea familiak eraikiarazi zuen. Oso familia boteretsua zen Bergaran, XVI. mendean. 1585 inguruan eraiki zuten jauregia.