Bergarak naturgune ederrak dauzka eta naturaz gozatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu.

Badira goiz edo arratsaldeko planak zein eguneko planak; eta baita ere ibilbide motzagoak. 

Ibilbide lokalak (SL):

 

Zailtasun baxuko ibilbidea da,  Gorlan hasi eta Pagola aldera doana. Ibilbidea hasiera puntuan amaitzen da, zirkularra da eta.

Mendi ibilbide motzak (PR):

 

VASCO-NAVARRO trenbidearen BIDE BERDEA:

Oinez , bizikletaz… garai batetako Vasco-Navarro trenbidearen trazadura jarraituz Leintz Gatzagatik Bergararaino oinez, bizikletaz… Bergaratik Antzuolara edo Arrasatetik Oñatiraino,…

Debagoieneko herriak zeharkatu.
 
Vasco Navarro Trenbidea Arlabaneko portutik (Araba eta Gipuzkoa arteko mugatik) eta Bergarara heltzen den ibilbide luze eta erakargarria da. Bertan, Antzuolatik datorren trenbide trazadurarekin elkartzen da.
 
  • ARRASATE - BERGARA: Vasco-Navarro trenbidea Arrasate puntatik puntara doa herri ertzetik. Oraindik ikusi daiteke garai bateko trenaren geltokiaren eraikina Debagoieneko ospitale ondoan.
     
    Bidea jarraituta San Isidro ermita ondotik pasako gara eta aurrera jarrituta Eroski paretik Arrasate utziko dugu.
     
    Orain bidea erreka eta errepidearen artean do. Ekilore pasa eta segituan iritxoko gara Bergarako San Prudentzio auzora garamatzaten tuneletara.
     
    Errepide azpitik jarraituko dugu eta hemen Bergara edo Oñatira joateko bidegurutzean gaude.
     
    Bergara aldera bagoaz, Tabesa enpresaren aparkalekua zeharkatuko dugu eta erreka ondotik jarraituko dugu bidea Labegaraietaraino.
     
    Oraingoan bidea Bergaran barrena sartuko da, azoko, ikastetxe, kiroldegi eta abar ikusiko ditugu eta Mekolalde auzoan, Antzuolatik datorren adarrarekin bat egin eta gero, Osintxu auzora jarraituko dugu baserri eta enpresa handi artean.
 

Autorik gabe, TTIPI TTAPA bideak

  • Agorrosin -  Labegaraietara 1km dago. Iraupena: Oinez 13 minutu eta bizikletan 5min.  
  • Agorrosin - Osintxu ( Bidegorri sarea)  : 4,5 km / Iraupena: 50min. Gipuzkoako Bidegorri sareko 4. ibilbideko atala. Agorrosin Ekintza Gunetik irten eta Osintxu auzoraino doa. Bide hori egiteko, Vasco-Navarro trenak egiten zuen trenbide zaharra erabiliko dugu. Horri esker, bidearen gehiengoa laua da. Bidean zehar autobus-geltokiak eta iturriak izango ditugu. Ibilbide gehiena asfaltaturik dago.
  • Agorrosin - Elorregi ( Bidegorri sarea)  : 6 km / Iraupena: 1,1 ordu. Gipuzkoako Bidegorri sareko 4. ibilbideko atala. Agorrosin Ekintza Gunetik irten eta Elorregi auzoraino doa. Horretarako, Vasco-Navarro trenak egiten zuen trenbide zaharra erabiliko dugu. Horri esker, bidearen gehiengoa laua da. Bidean zehar autobus-geltokiak eta iturriak izango ditugu. Ibilbide gehiena ez dago asfaltaturik.