Zoologia

Bergarako Errege Mintegiak Zoologia arloan izan zuen bilduma historikotik 967 pieza iritsi zaizkigu gaur egunera, aipatu berri dugun jardueraren lekuko.

Honako hauek osatzen dute bilduma: ale naturalizatuak, animalien eskeletoak, moluskuen maskorrak, animalia-anatomiaren modeloak, likidotan kontserbatutako ornodunak, bilduma entomologiko txiki bat eta alkoholetan zein lehorrean kontserbatutako beste ornogabe batzuk. XIX. mendean ikasteko eta ikertzeko erabiltzen zen ohiko bilduma; garrantzia historiko-zientifikoagatik aipagarriak dira hegazti, ugaztun eta narrastien taxidermiak.

 

 

 

 

 

itzuli