Zientzia Udalekuak


Bergarako udalak, uztailan zientzia ekintza-sorta bat eskainiko du, Bergarako etorkizuneko museoaren ekintzen testuinguruan kokatzen direnak.

Ekintza hauek Errekaldeko lorategian gauzatuko dira, Peñafloridako kondea bizi izandako jauregiko XIX. mendeko lorategian bertan, hain zuzen ere, Bergaran antolatuko diren udal-udaleku irekien programaren barruan.

Uztailak 4, 8, 10, 11an: TANTAI NATURLANAK SL enpresaren eskutik eskainiko diren natur zientzietako ekintzak. “Biodibertsitatea ezagutu eta babestu" izeneko jarduera sorta. Errekalde jauregiko lorategian burutuko dira, eta bertako bioaniztasuna eta ondorioz Euskal Herriko bioaniztasuna ezagutu eta babesteko jarduerak izango dira. 4 urtetik 12 urtera bitarteko umeak parte hartuko dute

Uztailak 16: ELHUYAR ZIENTZIA ELKARTEAK Zientzia Udalekuetako tailerrak haurrei gerturatzeko hiru orduko emanaldia eskainiko du, esperimentu desberdinak lantzen dituzten 4 tailerrez osatutako emanaldi baten bidez. Bergarako udalak antolatutako udalekuetan 4-9 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute.