Zaldizko ibilbideak


"CABALLOS GIPUZKOA"k zaldi gaineko ibilaldiak antolatzen ditu, Bergarako Elosua auzoaren inguruan zehar. Paisaia ederrak ezagutuko dituzu eta xarmaz beteriko mendi-bideetatik zehar ibiliko zara, banaka nahiz taldean, monitore kualifikatu baten laguntzarekin. Ibilbide pertsonalizatuak ere egin daitezke, zaldizkoaren nahiaren arabera.

Benta baserrian dituzten instalazioetan ekitazio-eskolak ere ematen dituzte, zaldi-zelan eroso sentitu eta hipikaz gozatzeko helburuarekin. Enpresa honekin harremanetan jartzeko, hona hemen web-orria (http://caballosgipuzkoa.com) edo telefonoa (649 56 11 89).