Richard Bowdler SHARPE (1847-1909)

Richard Bowdler SHARPE (1847-1909)

Zoologo ingelesa, hegaztien ikerketan espezializatu zen; ornitologo hau British Museum-eko ornitologiaataleko bildumetako arduraduna izan zen. Bere ibilbide profesional bikainean zehar, interes berezia izan zuen taxonomian eta filogenian. Egin zuen lan ikaragarriari esker, EZAGUTZA zoologikoa nabarmen hazi zen. Lan hori ehunka liburu eta artikulu espezializatuetan dago jasota; horien artean aipagarriena, Catalogue of birds in the British Museum (27 liburuki), bere obra nagusia. Errege Seminarioko zoologia-fondoetan gordetzen dugun ale bat, jatorriz, zientzialari handi honen ikerketabilduma partikularretik dator.