Quetzala

Inbentario zenbakia: Z-0020 Izena: Pharomachrus mocinno/ Quetzala Katalogo zenbakia: 6/5.18/TROGONIDAE/002

Ale hau XIX. mendekoa da (1880 hamarkadako pieza). 65 cm inguru dituen Ertamerikako espezie enblematikoa da, Mexiko hegoaldetik Panamarainoko oihan menditar lainotsuetan bizi dena. Dieta frugiboroa du batez ere, espezializatua, Lauraceae familiako fruituetan oinarritua. Bakantzen ari da, habitat forestal egokiak soiltzen ari direlako. Maien eta azteken kulturan elementu garrantzitsua izan zen. Gaur egun kontserbazioaren ikur bihurtu da han. Errege Seminarioko antzinako Historia Naturala kabineteko alea da hau.