Pertsonaiak

Errege Mintegia —herrialdean gizaki argidotarren mintegia izateko sortu zena— hezkuntza eta ikerketa zientifikorako lehen mailako erakundea izan zen. Bertako irakasle eta ikerlari izateko, Europako zientzialari ospetsuak bildu zituen: Louis Joseph Proust, Elhuyar anaiak (Juan Jose eta Fausto), Pierre François Chabaneau, Anders Nicolaus Thumborg, etab. Eta beste batzuek ere sarritan izan zituzten lan-harremanak Bergarako zentroarekin; hala nola, Lavoisier, Black, Bergman edo Scheele kimikari bikainek, Adamson botaniko ospetsuak, edo Lagrange matematikari eta fisikari berritzaileak.