Mentekoste jaiak

Sasoi erlijioso baten izena izanagatik, herriko pertsona (ala pertsonai?) bat dugu protagonista nagusia: Bitorianatxo. Bera azaldu eta jaia hasi; bera joan eta jaia amaitu. Tartean, dantza askatuko txapelketa, pilota partidak, elkarteen arteko bakailao lehiaketa, erraldoien konpartsak, txirrindularitza, margo lehiaketa... Musika, erromeriak eta Udal Musika Bandaren kontzertua ahantzi gabe.