Louis Joseph PROUST (1754-1826)

Louis Joseph PROUST (1754-1826)

Ikerketa-lanetarako gaitasun handikoa, Frantziako L. J. Proust kimika-irakasle izan zen Bergarako Mintegian. Garai hartan argitaratu zuen Introducción al curso de química, eta baita hiru ohar ere —espatu astunei, kobaltoari eta behazunaren osaerari buruz— Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Batzar Orokorren Laburpenetan. Eta berari zor diogu, halaber, Bergarako Laboratorium Chemicum izan zena antolatu eta martxan jartzea. Proust analisi kimikoaren sortzaileetariko bat dela jotzen da. Proportzio Definituen Legea adierazi zuen (Prousten Legea izenaz ere ezagutzen dena); lege hau funtsezkoa da kimikan, zientzia honen AURRERAPENA ahalbidetu baitzuen.