Lehoinabarra

Inbentario zenbakia: Z-0349

Izena: Panthera pardus Lehoinabarra

Katalogo zenbakia: 6/6.02/FELIDAE/005

Estatusa (UICN): Kezka gutxikoa

Ale hau XIX. mendekoa da, azken laurdenekoa. Afrikakoa (Atlasekoa eta Saharatik hegoalderakoa) eta Asiakoa (Anatoliatik hego eekialderakoa) da. Moldakorra, habitat askotan aurki daiteke, elikagaia eta babesa badago. Tamaina txikiko eta ertaineko ugaztunen harrapari hau tamaina handia izateagatik eta bere larruagatik ehizatua da; arraza eta populazio batzuk desagertzear daude edo galdu dira; baina oro har ez dago arriskuan oraindik. Errege Seminarioko antzinako Historia Naturala kabineteko alea da hau.