Larrañaga gozotegia

LARRAÑAGA gozotegia. San Pedro kalea, 9. Tel.943 76 10 51.

1840. urtean “GOTXOTEGIA” zegoen gaur egungo kokapenean Felix Aranzadi eta Valentina Unamunoren agintepean. Ordurako Bergarako “erreilenuak” deituriko bizkotxoak egiten ziren bertan. 1870an negozioa eta instalazioa Doroteo Unzurrunzaga Egiak hartzen zituen 1905 arte. 1905. urtean Manuel LARRAÑAGAren familiak hartu zuen negozioa eta gaur egun, familiaren laugarren belaunaldiak jarraitzen du lanean. Argizarien ekoizpena eta kafetegi funtzioa garai batean bazuen ere, momentu honetan, gozotegiko eskaintza du. Etxe honetan, 1860ko urtarrilaren 4an Telesforo Aranzadi y Unamuno jaio izan zen.