Haldat aparatua

Ontzi baten hondoko presioa (P), hondoaren tamaina, sakonera eta likidoaren dentsitatearen menpean dagoela frogatzeko erabilitako instrumentua da. Bergarako Errege Seminarioko Fisika kabineteko ale hau, XIX. mendeko bigarren laurdenekoa da, Parisen 1820. hamarkadarako jada lanean ziharduen zientzia instrumentugile etxe batekoa.