Haitz-oilar andetarra

Inbentario zenbakia: Z-0197

Izena: Rupicola peruvianus/ Haitz-oilar andetarra

Katalogo zenbakia: 6/5.21/COTINGIDAE/003

Estatusa: Kezka gutxikoa.

 

 

Ale hau XIX. mendekoa da, azken laurdenekoa. 30 cm inguruko hegazti mota hau Hego Amerikako ipar mendebaldeko Andeetakoa da, Kolonbiako, Venezuelako, Ekuadorko, Peruko eta Boliviako gune batzuetakoa. Baso menditarrean bizi dira, arroila arrokatsuetan eta erreka inguruetan bereiziki. Fruituak, intsektuak eta ornodun txikiak jaten dituzte. Emeak erakartzeko lehian, mugimendu eta soinuen antzezpenak egiten diztuzte ar taldeek ugal garaian. Errege Seminarioko antzinako Historia Naturala kabineteko alea da hau.