Geologikoa


Beti egon izan dira bilduma geologikoak Bergarako Errege Seminarioan, batez ere Ilustrazio garaian "Real Seminario Patriótico Bascongado" erakundeak mineralogiari buruz egindako lanetatik aurrera, baina baita hurrengo mende osoan zehar ere. Gogoan izan behar dugu Mintegiak izan zuela kabinete mineralogiko aberatsa, mineralogia arloan egindako ikerketa aitzindari haietarako. Ramon Mª de Munibe eta Fausto Elhuyarrek hartu zuten parte, beste batzuen artean, kabinete hori antolatzen eta aberasten. Bilduma mineralogikoak XIX. mende osoan zehar iraun zuen eta gainera material berriekin aberastu zen, esaterako, goi-mailako ingeniari, geologo eta Espainiako Mapa Geologikoaren Batzordeko presidente izan zen Felipe Bauza jaunak, lehenago mintegi-kide izandakoak, bere jabetzako mineral ugari eman zionean Institutuari (1872). Inbentariatutako material geologikoan 369 fosil eta 1181 mineral daude.

 

 

itzuli