Carlos URIARTE FURIRA (1819-1897)

Carlos URIARTE FURIRA (1819-1897)

Arkitektoa, Bergarako Epaitegi eta Kartzelaren proiektuaren egilea. Erabateko ARDURA eta DEDIKAZIOA eskaini zien Bergarako Seminarioari eta Bigarren Hezkuntzako Institutuari. Berrogeita hamar urtetik gora egon zen erakundean, 1846an Matematikako katedradun izendatu zutenetik, zendu zen arte 1897an. Institutuko irakasle izateaz gain, Eskola Industrialean ere eman zituen eskolak, eta 1871tik aurrera Gipuzkoako Institutu Probintzialeko zuzendari izan zen, hasieran Bergarako egoitzan eta gero Donostiakoan.