Carré Makina

 

 

 

Izena: Carré makina/ Inbentario zka: AZT-0058/ Katalogo zka: 3/1/006/ Errestaurazio urtea: 1995

Marruskaduraz eta indukzioz elektrizitate estatikoa sortzen zuen makina elektrostatikoa da Carré makina. XIX. mendearen bigarren erdian medikuntzan gehien erabili izan zen makina mota hau, hezetasunak gehiegi eragiten ez ziolako, Ferdinand Philippe Carré (1824-1900) ingeniari frantsesak asmatu zuen 1868. urtean. Baina Wimshurst makinak (AZT-0054), 1880. urtean asmatutakoa, berehala makina mota hau gainditu zuen. XIX. mendekoa den gure ale hau, Bergarako Errege Seminarioko Fisika kabinetean aurkitzen zen jada XIX. mendearen bukaerarako, eta XX. mendearen lehenengo urteetan ere erabilia izan zen bertan.