Bisita gidatuak

Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu. Hauek, Alde zaharrean zehar antolatzen dira Aste Santuan, Ekaina-Iraila bitartean eta zubietan.

Komenigarria da hitzordua hartzea gida batekin egiteko. Bestela, bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute, bi ibilbide proposatuz. Behe-sasoian edo bulegoa itxita dagoenean, erretserbak udaletxean bertan egin behar dira. Bisita orokor hauekin batera, udaran bisita bereziak antolatzen dira, gai zehatz baten bueltan. Era berean, Domu Santu egunean euskal hileta-errituei buruzko emanaldi berezia antolatzen da.

Erreserba egin: turismoa@bergara.eus (0034) 943 769 003