Bildumak

 

Errege Mintegiko errektoreek, batez ere 1776tik 1892ra bitartean, tresneria zientifikoa ekoiztu eta komertzializatzen zuten zentro europar garrantzitsuetara jo zuten Bergarako instalazioak hornitu ahal izateko bbehar zuten materiala erostera. Londresen, Berlinen eta bereziki Parisen erosi zituzten kimika, fisika eta natur zientzietako laborategiak osatzeko kalitate eta modernitate handiko tresna zientifikoen multzo zabal eta osoak eta baita giza anatomiari buruzko modeloen bilduma eta meteorologia-behatokirako ekipamendua ere. Bergarako Errege Mintegira ekarritako material haiek denak zientzia lantzeko eta erakusteko tresna eta espezimen baliotsuak ziren.