Bergara Berdea

Antzinako Ariznoa ibai ondoan sortu zuten, mendi magalen oinetan. Mendia horiek Bergara inguratzen dute egun, eraztun baten gisa. Horri esker, hirigunetik berdegunera dagoen tartea txikia bada ere, sentipenak eta bizipenak zeharo aldatzen dira hamar minuturen bueltan. Era berean, hirigunetik atera gabe ez dira gutxi Bergarak gordetzen dituen lorategiak eta parkeak. Batek baino gehiagok kutsu historikoa du gainera. Horrela, giro lasaian murgiltzea ala Gorlako igoera, zaldian ibiltzea zein BTTn aritzea gure esku geratzen da.

Mendia ez ezik, ibaiak ere aisialdirako parada ederra ematen du. Deba ibaiaren ondoko bidegorriak bi kiroldegiak batzen ditu, txirrinda, piragua, rokodromoa eta SPA duen igerilekua zirkuitu berean txertatuz.

Azkenik, ezin aipatu gabe utzi Bergarak jasangarritasunaren bidean emandako urratsak. GLPa erabiltzen dituzten autobusek, zero zabor filosofiak edo materialen birziklapenak zein berriz erabiltzeak hala islatzen dute.