Begia

Inbentario zenbakia: GA-01

Izena: Giza eskuin begiaren modeloa

Errestaurazioa: 1993

 

 

Begiaren modelo anatomiko handitua da. Ikusmenaren organoari loturiko muskuloak, odol-hodiak, nerbioak, mintzak, erretinaren eta irisaren geruza mikroskopiko desberdinak, kristalinoa, malko-guruinak eta beste xehetasun anatomikoak erakusten ditu. Ale hau XIX. mendearen bukaerakoa da. Frantziatik ekarritako Modelo klastikoa da (benetako disekzio batean bezala, banan bana atera daitezkeen osagai zurrunez osaturiko modelo anatomikoa). Zenbakizko ikurren bidez, begiko eta begiaren inguruko 133 xehetasun anatomiko erakusten ditu guztira, modeloaren 5 osagaietan. Anatomiaren irakaskuntzan XIX. mendean gertatu zen berrikuntza eta asmakuntza nagusia izan zen Anatomia klastikoa. Errege Seminarioko antzinako Historia Naturaleko kabineteko alea da hau.