Aratusteak

Hartzaren desfileak ematen dio hasiera iñauteriari ostegunean, berreskuratutako tradizioa. Gero, ostiralarekin, haurrak ateratzen diran kalejiran. Gauean Udal Musikaren bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren txanda dugu. Zapatua koadrilen eguna da, haiek hartzen dute eta kalea euren mozorroekin. Asteartean ere ekimen ugari izaten dira, batez ere umeendako. Sorgin-dantza da berreskuratutako beste ekimen bat, nonbait Bergaran jatorri zuen dantza da gainera.
Pellak dira egun hauetako postrea.