Anatomia

Anatomia ezinbesteko zientzia zen XIX. mendean eta anatomiako modeloak tresna baliotsuak ziren anatomia behar den bezala irakasteko, bai goi-mailako hezkuntzan eta baita bigarren hezkuntzan ere

 

Giza anatomiari buruzko modeloak dokumentatuta daude Bergarako kabineteetan, dagoeneko 1793. urtean, "Real Seminario Patriótico Bascongado" erakundearen bildumen artean. 1793. urteko eta 1797. urteko inbentario konparatuak aztertzen baditugu ikus dezakegu Bergarako fondoen artean esaterako ume baten eskeletoa eta begiaren egitura artifiziala daudela.

 

itzuli