Iritsi eta ibili

Bergararen arrakasta historikoa bere kokapenean datza hein handi batean. Egun autobusa (PESA) eta autoa (AP-1 zein GI-632) ditugu Bergarara iristeko moduak. Kanpoko aldean aparkatzeak denbora galtzea galarazten du. Gure osasunak eta ingurugiroak eskertuko dute. Ildo horretatik, hirian zehar oinezko bidea, bidegorria zein autobus urbanua ditugu eskuragai. Leku erosoa da Bergara, barne-mugimendua baimentzen duena eta kotxerik gabe harat honat iristeko arazorik ematen ez duena.

Txirringa zaleek bidegorriarekin batera, Gorlako igoera dute euren burua trebatzeko. Amateur zirenean tropeleko izar askok irabazitako froga bera.

AK eta antzekoak ongi etorriak dira Gurean. Horretarako AK gune bat atondu du udalak, Labegaraietan. Bus geltokia eta bidegorriaren ondoan.

Loiuko aireportuarekin Bergara autobusaren bidez zuzeneko lotura duela gogoan izan.

Tradizio luzeko autobusa da Bergarako urbanua. Tradizioa, ordea, berrikuntzarekin uztartuta ekologiaren mesederako. Izan ere, GPLren bidez helikatzen diren gure herribusak. Ekologia Bergarako izaera bikain islatzen dute.

Geltokien berri, ondoko mapa nabigagarria: http://www.herribusa.com/Horarios-herribusa.html

Mapa zabaldu