Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa berria abiarazi dute.

Hauek izango dira aurtengo datak:

Eguna                            Ordua            Hizkuntza

-Ekainak 14, igandea     10:00             Euskara

-Ekainak 28, igandea     10:00             Gaztelania

-Uztailak 12, igandea     10:00             Euskara

-Uztailak 24, ostirala      10:00             Gaztelania

-Uztailak 26, igandea     10:00             Euskara

-Abuztuak 9, igandea     10:00            Gaztelania

Abuztuak 30, igandea    10:00            Gaztelania

-Irailak 6, igandea          16:00            Euskara

-Irailak 27, igandea        10:00            Gaztelania

-Urriak 25, igandea       10:00             Euskara

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa. Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik aterako dira, Soraluzen, goizeko 10:00etan. Aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 657 79 46 77 telefonora deituta edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz. Ibilaldian parte hartzeko gomendatutako gutxieneko adina 7 urtekoa da.

Atala: 
Proposamenak (behe aldean)