PR Gi-94 trikuharrien ibilbidea - elosua-plazentzia estazio megalitikoa
Ibilbide hau jarraituz, aintzina Deba eta urola bailaren arteko igarobidea izan zen lurretan sartuko gara. Neolitoan eta Brontze Aroan, giza taldeek horrelako mendilerroak aukeratu zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seinalatzeko. Elosua-Solaluzeko estazio megalitikoa osatzen duten trikuharriak eta tumuluak ondare horren zati dira, eta Karakateko, Irukurutzetako eta Agirreburuko tontorrek marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude. Gainera, ibilbideak ikuspegi ederra eskaintzen du.
Trikuharrien ibilbidearen ardatza Karakate-Agerreburu arteko banalerroan zeharreko bidea da. Mendilerro horretara Bergaratik, Soraluzetik zein Elgoibartik igotzeko aukera dugu. Bergaratik abiatuta, Arane auzoan hartuko dugu bidea Elosuraino.
Hemendik Soraluzeraino edo Elgoibarreraino joan gaitezke, edo bestela ibilbide zirkularra eginez berriz ere Bergarara itzuli, Aizpuruko saihesbidea aprobetxatuz (PR Gi-94.2)
Gainera, udazkenean Dolmenen Ibilbidean bisita gidatuak
BISITA GIDATUAK DOHAINIK: 2018 ko irailak 30, urriak 7, 21 eta 28, eta azaroak 4.
- Hizkuntza: irailak 30 (euskaraz), urriak 7 (gaztelaniaz), urriak 21 (euskaraz), urriak 28 (gaztelaniaz) eta azaroak 4 (euskaraz).
- Irteera puntua: 10.00etan, SORALUZEN - Karakateko aparkalekuan.
- Zailtasuna: Erraza.
- Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera.
- Iraupena: 3 ordu eta erdi.
- Beharrezko materiala: Oinetako eta arropa erosoak.
- Prezioa: DOHAINIK!
- Izen-ematea: 657 79 46 77 telefonora deituz edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz.